Ekialde Hurbila

Lehen preso palestinarrak askatzen hasi da Israel

Gaur 339 preso palestinar aske utziko ditu Israelgo Gobernuak, eta horietako batzuk dagoeneko atera dira bi autobusetan Negueveko basamortuan dagoen Ketzioteko espetxe militarretik. Israelgo agintariek diotenez, datozen orduetan beste zortzi autobus aterako dira, eta preso palestinarrak Salemen utzi dituzte aske, Zisjordanian. Beste 28ak Gazan libratuko dituzte eta Erezen utzi dituzte aske.

2003ko abuztuaren 6a
11:35
Entzun
Indarkeria erabiliko ez dutela dioen agiri judizial bat sinatu beharko dute presoak aske gelditzeko. Israelgo Gobernuaren Segurtasunaren Zerbitzu Orokorrak dioenez, orain arte aske gelditu diren zortzi presoetatik batek indarkeria erabili izan du eta espetxean sartu dituzte berriro.

Preso palestinarrak aske geratzen ari diren bitartean, Ariel Sharon Israelgo lehen ministroa Segurtasun batzordeko bilduko da, "terroristen azpiegituraren indartzea" aztertzeko, eta Gaza eta Zisjordanian erresistentzia palestinarreko zenbait kide prestatzen ari den 'Kasam' koheteez hitz egiteko.

Israelgo Gobernuko iturriek diotenez, kide horiek hiru hilabeteko su-etena aldarrikatu zuten ekainaren 29an, "baina denbora tarte hau azpiegitura sendotzeko erabiltzen ari dira". Horrez gain, su-eten eguna amaitzen denerako, irailaren 29rako, "mega-eraso terrorista" bat gerta daitekeela aztertzen ari dira Israelen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.