Lehenbiziko euskal herritarrek utzi dute herrialdea

2015eko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Larunbatetik atzora arte Nepalen 40tik goiti euskal herritar zeudela jakin da. Guztiak onik, nahiz eta Donostiako mendizale bat ospitalean dagoen, lurrikararen aitzinetik jasandako izozteengatik. Eusko Jaurlaritzaren arabera, atzo goizean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 25 herritar zeuden Nepalen. Nafarroako Gobernuak, berriz, jakinarazi du hamalau nafarretatik bi baino ez direla gelditzen. Ipar Euskal Herriko mendizale talde bat Syabrubesi herri turistikoan dago harrapatuta, laguntzaren zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.