Ipar Irlandako hauteskundeetako emaitzak

Lehendabiziko barrutietako botoak kontatuta, DUP eta Sinn Fein indartuko dira

Ipar Irlandako zenbait barrutitako botoak zenbatu dituzte dagoeneko, eta kontaketa horien arabera, inkestek iragarritakoa betetzen ari da: hau da, Sin Feinn alderdi errepublikanoa eta 1998ko Ostiral Santuko akordioen kontra dagoen DUP unionista indartuko dira boz hauetan. Gerry Adams Legebiltzarrerako hautagai den Belfasteko barrutian, esate baterako, botoen %65 lortu ditu Sinn Fein abertzaleak. Belfast iparraldean, berriz, DUP muturreko unionista da garaile botoen %34,4rekin, eta Sinn Fein bigarren indarra %27rekin. Bi alderdi horietako buruzagiek, Adamsek eta Iam Paisleyk aise eskuratu dituzte Legebiltzarreko aulkiak.

2003ko azaroaren 27a
18:08
Entzun
Paisley Antrim iparraldeko barrutian da hautagai bere semea bezala, eta batak zein besteak, erraz lortu dute legebiltzarkide izatea,

Horrenbestez, inkestek iragarritakoa betetzen ari da; hau da, Sinn Fein eta DUP indartuko direla. Inkesten arabera, eta orain arteko zenbaketetako joerak hala segitzen badu, Sinn Fein izango da alderdi errepublikanoen artean nagusi, eta orain arte boto abertzalearen jasotzaile handiena zen SDLP laboristari aurrea hartuko dio.

Unionisten arteanlitekeena da muturreko DUPek hura baino moderatuagoa den UUPk baino boto gehiago jasotzea. David Trimblek gidatzen duen UUPk onartu zuen Ostiral Santuko bake akordioa, baina DUPek, ordea, ez.

Nolanahi ere, abstentzioa handia izan da azken hauteskunde hauetan: botoa emateko aukera zutenen %60k baino ez du esku hartu bozketan.

Behin betiko emaitzak bihar arte ez dira jakingo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.