AEBetako enbaxadako konboi bati eraso diote gaur goizean Kabulen: bonba bat zartarazi dute errepide batean, ibilgailu horiek igarotzen ari ziren unean. Gutxienez bi lagun zauritu dira, enbaxadako ibilgailuetako batean zihoan estatubatuar bat, eta errepide inguruan zebilen haur bat. Estabatuarra "larri" dagoela agertu dute enbaxadako iturriek; haurraren egoerari buruzko daturik ez dute zabaldu, ordea.
Zenbait iturriren arabera, ekintzaile suizida batek egin du erasoa, lehergailuz betetako auto bat enbaxadoarekin kontra joz. AEBek ez dute baieztatu hala izan dela.
Afganistan
Lehergaiekin eraso diote Kabulen AEBetako enbaxadaren konboi bati
Estatubatuar bat eta haur bat, bertakoa, zauritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu