SNCF Frantziako tren konpainiaren Paristik Basilearako (Suitza) trenbide sarean aurkitu dute gaur arratsaldean lehergailua.
Duela zenbait astetik AZF izeneko talde baten izenean mehatxuak jasotzen ari da Frantziako Gobernua: trenbide sarean hainbat ehergailu jarri dituztela diote ohar horiek, eta kentzearen truke diru kopuru handi bat eskatzen diote Gobernuari.
Duela hilabete, Frantzia erdialdean lehergailu bat aurkitu zuen Poliziak AZF taldeak emandako argibideei kasu eginez. Gaur topatu dutenak haren antz handia dauka France Info irratiaren arabera.
AZF taldearen mehatxua Frantzian
Lehergailu bat topatu dute trenbidean, Frantzia ekialdean
Lehergailu bat aurkitu dute trenbidean, Frantzia Ekialdean, Troyes herriaren parean. France Info irrati kateak zabaldu duenez, joan den hilean AZF talde misteriotsuak jarri eta Frantzia erdialdean topatutako bonbaren antz handia dauka. Duela zenbait astetik, AZF taldearen mehatxuak jasotzen ari da Frantziako Gobernua: trenbide sarean hainbat lehergailu jarri dituela dio, eta diru kopuru handi bat eskatzen du kentzearen truke. Aurkikuntza berria dela eta, Frantziako agintariek segurtasun eta kontrol neurri bereziak hartuko dituztela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu