Atentatua Errusian

Lehergailu batek eragin du Samaran 11 hildako utzi dituen eztanda

Errusiako Samara hirian 11 pertsona hil ditu leherketa handi batek, eta, gutxienez, beste 50 zauritu ditu. Hasieran eztanda gas bonbonek eragin dutela zabaldu bada ere, lehergailua izan dela jakinarazi du gero Samarako fiskal Alexander Efremovek. Azoka batean gertatu da erasoa.

2004ko ekainaren 4a
18:44
Entzun
Fiskalak azaldu duenez, azokako zabor-ontzi batzuen artean zegoen gordeta lehergailua, eta gai plastikoz osatuta zegoen.

"Eraso terrorista" izan daitekeela agertu dute agintariek, baina gaizkile arrunten arteko liskarren ondorio izatea ere ez dute baztertu.

Samara hiria Moskutik 800 bat kilometroa dago, hego-ekialdera, eta Volga ibaiaren arroko gune industrial nagusietako bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.