Bonba batek eztanda egin du Greziako Justizia Auzitegiaren Kontu Administratiboen egoitzaren aurrean. Poliziak jakitera eman duenez, ez da zauriturik izan leherketaren ondorioz. Elefterotipia egunkariak dei bat jaso du goizaldean, leherketa bat izango zela esanez.
Egoitza eta inguruak husten hasi dira orduan. Deia jaso eta handik 40 minutura egin du eztanda lehergailuak, eta dena husteko denbora nahikoa izan dutela dio Poliziak. Dirudienez, egoitza aurrean aparkatuta zegoen moto batek egin du eztanda. Deitu duenak motorraren kokapena eta matrikula eman dituela dio Poliziak. Inguruko ibilgailuak eta eraikineko paretak kaltetu egin dira. Azken bost urteetan talde batzuk ibili dira bonbak jartzen Grezian. Beti, administrazio publikoko eraikinei egin izan diete eraso.
mundua
Leherketa bat izan da Greziako auzitegi baten aurrean
Poliziak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu. Elefterotipia egunkariak jaso du bonbaren abisua, lehertu baino 40 minutu lehenago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu