Mundua

Leherketa izan da Irakeko Legebiltzarrean eta gutxienez bi diputatu hil ditu

Eztanda jatetxean izan da eta jende asko zegoen une horretan.

2007ko apirilaren 12a
18:29
Entzun
Leherketa batek astindu du 14:30 inguruan (12:30ak Euskal Herrian), eta gutxienez bi lagun hil ditu eta hamar bat zauritu ditu. Nazioarteko albiste agentzien arabera, Mohamed Hassan Awad da hildako bi diputatuetako bat, suniten blokekoa. Zaurituetatik bost ere bloke horretakoak lirateke.

Legebiltzarra Bagdadeko eremu berdean dago, hau da, Irak osoan segurtasun neurri zorrotzenekin zainduta dagoen inguruan. Irakeko erakunde nagusien egoitzak ez ezik, atzerriko enbaxada eta ordezkaritzak ere eremu horretan daude. Segurtasun neurriak oso handiak izan arren,behin baino gehiagotan izan dira erasoak inguru horretan.

Legebiltzarreko hori ez ezik, beste eraso handi bat ere gertatu da gaur goizean Bagdaden: bonba-kamioi baten eztandak Sarafija zubia suntsitu du -hiriko zubi nagusietako bat- eta bederatzi lagun hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.