Katalunian herri galdeketa bat egiteko eskatuz, gutun bat helarazi zion uztailean Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari. Gaur erantzun dio Rajoyk Masi, "leialtasun instituzionala eta marko juridikoari errespetua" eskatuz. Hala ere, "iraungitze datarik gabeko" elkarrizketa eskaini dio Masi.
"Aldarri oso argia egin dugu, masiboa, erabakitzeko eskubidearen eta galdeketaren alde. Madrilek begiak ireki, hau kontu serioa dela ulertu eta behin betiko elkarrizketa bideak irekitzeko ordua da", esan zuen Masek. Gaineratu zuen "legezko esparruaren barruan" bideratu behar dela auzia.
Gaur bertan, Masek adierazi du Madrilen aldetik ezezkoa jasotzekotan, "erantzun bateratua" bilatuko duela Kataluniako alderdien artean.