Javier Cremades abokatuak baieztatu du Venezuelako oposizioko burua espetxetik atera dela. Nolanahi ere, preso jarraituko du, eta etxean bete beharko du zigorra. Abokatu horren arabera, Lopezek ez du ezer berezirik egin baldintza berezi hori lortzeko.
2014tik dago preso Lopez, eta 13 urteko zigorra jarri zioten 2015ean. 43 lagun hil ziren 2014ko manifestazioak bultzatzea egozten diote.
Auzitegi Gorenak esan du osasun arazoak dituelako hartu duela erabakia.