Libano
Libanoko Gobernuko Industria ministroa hil dute, tiroz
Beirut inguruan tiroz hil dute Libanoko Gobernuko Industria ministro Pierre Gemayel. Fuad Siniora lehen ministroaren babesle handienetakoa den Gemayel. Bera zihoan autoari hainbat tiro bota dizkiote armatutako hainbat lagunek, eta larri zauritu dute. Ospitalera bidean hil da.
Libanoren aldeko legebiltzarreko talde nagusiaren bozeramaile Saad Haririk eman du atentatuaren berri, prentsaurrekoan, eta hainbat tiro eman dizkiotela jakinarazi du. "Orain ordubete Pierre Gemayelen kontra tiro egin dute: libre den gizon oro hil nahi dute. Libano odoldu duten hilketa multzoaren marko berean dago heriotza hau ere".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu