Azken hiru egunetan gutxienez hamabost hildako eta 60tik gora zauritu eragin ditu Siriako gatazkak Libanon. Izan ere, Tripoli hirian Baxar al-Assaden alde daude alauiten —xiiten adar bat— eta aurka dauden suniten arteko gatazka gaiztotu egin da Siriako gatazkaren harira, eta elkarri erasotzen aritu dira. Atzo, baina, bi aldeen arteko tentsioa baretu egin zela azaldu zuten Polizia iturriek.
Igandean armadaren presentzia handitu zuen gobernuak Tripoli hirian. Soldaduek ezin izan zuen egoera kontrolatu hasiera batean. Ostiral gauean hasi ziren gehiengoa sunitako Bab al-Tabbaneh auzokoen eta gehiengo alauitako Jabal Mohsenauzokoen arteko liskarrak. Maiatzean ere gutxienez hamar lagun hil ziren bi auzo horietan.
Libanoko Tripoli hirian suniten eta xiiten arteko liskarrak baretu egin dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu