Siriako Parlamentuan egin du Assad presidenteak iragarpena. Azaldu duenez, egun 15.000 soldadu siriar daude Libanoko lurretan, erdialdeko mendikateetan. Lehen urrats batean Bekaa eskualdera, Siriatik hurbil dagoen eskualdera, erretiratuko dituztela agertu du, eta, ondoren, bi herrialdeen arteko mugaraino.
Erretiratze horrekin Siriak Taifko hitzarmenak eta NBE Nazio Batuen Erakundearen 1559 ebazpena beteko dituela nabarmendu du Assadek.
Ekialde Hurbila
Libanoko tropak mugara erretiratuko dituela iragarri du Assad Siriako presidenteak
Nazioarteko komunitatearen eskaerari men eginez, Siriako Armadak Libanon dituen tropak bi herrialdeen arteko mugaraino erretiratuko dituela iragarri du Bashar Assad Siriako presidenteak. Lehen urrats batean Bekaa eskualdera eramango dituzte soldaduak, Libanotik hurbil dagoen eskualdera, eta gero handik mugaraino. Datorren astean Libanoko agintariekin batzarra egingo duela jakinarazi du, erretiratze plana adosteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu