Joan den uztailaren 12tik, Hezbola eta Israelgo armadaren arteko gatazka hasi zenetik, Libanoko itsas eta aire eremuak blokatuta eduki ditu Israelek. Atzo NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Kofi Annanek Israelek blokeoa "48 ordutan" kentzea espero zuela iragarri zuen Egipton, Ekialde Hurbilean egiten ari den biraren barruan. Gaur, berriz, ostegun arratsaldean tropak erretiratu dituela jakinarazi du Olmerten prentsa bulegoak.
Bihartik aurrera, nazioarteko indarrak Israelgo tropen lekua hartuko dute.
EKIALDE HURBILA
Libanon ezarritako blokeoa bihar kenduko duela iragarri du Israelek
Libanoko mugetan ezarritako itsas eta aire blokeoarekin bihar arratsaldean amaituko duela esan du Israelgo Gobernuak gaur. Israelgo lehen ministro Ehud Olmertek nazioarteko indarrak Israelgo tropak ordezkatuko dituela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu