Joan den uztailaren erdialdean Israelgo armadak Libanori ezarritako blokeoa kentzeari ekin diola esan du FPNULeko Alexandre Ivankovek, 15:00ak inguruan. Ez du zehaztu, ordea, Israelek noiz erretiratuko dituen itsasotik tropa guztiak, baina Italia, Frantzia eta Greziako itsas-patruilak Libanon daudela adierazi du. Hiru herrialde hauek izango dira kostako segurtasunaz arduratuko direnak, eta Hezbolari armak sartzea galaraziko diotenak. Hala ere, gerora Alemaniako itsas indarrak arduratuko dira kostaz.
NBEren 1701 ebazpenak gatazkarekin amaitzeko tropak erretiratzeko exijitu arren, oraindik soldadu israeldarrakdaude Libanon. Amir Peretz Israelgo Defentsa ministroak Libano hegoaldea laster utziko dutela jakinarazi du, nahiz eta ez zehaztu noiz.
Mundua
Libanori ezarritako itsas blokeoa kentzen hasi da Israel
FPNUL Nazio Batuen Erakunderako behin-behineko indarren bozeramaile batek jakinarazi duenez, Libanoren gaineko itsas tropak erretiratzen hasi da Israel. Hala ere, ez du argitu noiz amaituko duen blokeoarekin. Italia, Frantzia eta Greziako tropak Libanoko uretan patruilatzen hasi direla gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu