Liberiako bozetan boikota deitu du oposizioko buruak

2011ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
MONROVIA. Winston Tubman Liberiako oposizioko buruak presidentetzarako bozen bigarren itzulian boikota egiteko deia egin du, «iruzurragatik». Ellen Johnson Sirleaf aurten bakearen Nobel saria jaso duen presidentea du aurkari bozetan, eta Sirleafek «konstituzioa urratzea» leporatu dio Tubmani, boikota deitzeagatik. Hilaren 8an egingo dituzte bozak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.