Liberiako bozetan iruzur egin dutela salatu dute
MONROVIA. Liberiako hauteskundeetan iruzur egin dutela salatu dute oposizioko zortzi alderdik. Hauteskunde Batzorde Nazionalaren emaitzak ez dituztela onartzen adierazi dute. Bozen erdiak zenbatuta, Ellen Johnson-Sirleaf egungo presidentea eta Bakearen Nobel sariduna jotzen du garaile batzordeak, bozen %44,5ekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu