Sierra Leonako Auzitegi Bereziak errudun jo du gaur Charles Taylor, gerra krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita. Bete beharko duen kartzela zigorra datozen asteetan jakinaraziko diote.
Sierra Leonako Gerra zibilean (1991 -2002) izan zuen eskuartzeagatik zegoen auzipetuta, 2003. urtetik. RUF talde erreboltariari laguntzea leporatzen diote.