Mundua

Libiak berretsi egin du bost erizainen eta mediku baten kontrako heriotz zigorra

438 libiar haurri hiesaren birusa kutsatu zietela leporatzen diete. Bost bulgariar eta palestinar bat dira zigortuak.

2007ko uztailaren 11
13:28
Entzun
Libiako Auzitegi Gorenak gaur behin betiko berretsi du bost bulgariar erizainen eta palestinar mediku baten kontrako heriotz zigorra, 438 libiar haurri hiesaren birusa kutsatu zietelakoan. Zigortuek ezingo dute Libian helegite gehiagorik sartu. Zortzi urte daramatze preso han, akusazio horren pean. 438 haur horietatik 56 hil egin ziren.

Bulgariako irrati publikoak jakinarazi duenez, umeen senideei kalte-ordainketa egin beharko diete haiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.