Libiako presidente Muamar al Gadafiren seme Saif al Islamek bezperan agindu zuen bezala, Tripoliko Abu Salim espetxean giltzapetuak ziren 214 ekintzaile islamista askatu zituzten atzo. Aske utzitakoak Libiako Guda Islamista Taldeko ustezko kideak ziren. Erakunde honek Libiako agintearen aurka ekintza armatu andana egin zituen 1990eko hamarkadan, jazarkunde gogor baten ondorioz desegina izan arte.
Iaz ekintzaile taldeko buruzagiek indarkeriari uko egiteko deia zabaldu ondoren, berradiskidetze prozesu bat abian jarri da. Honen bultzatzaile nagusia Gadafiren seme bat delarik, 705 preso islamista askatu dituzte jada.
Libiak beste 214 preso islamista askatu ditu, adiskidetze prozesuan
Libiako Guda Islamista Taldeko kideak dira askatutakoak; 705 preso askatu dituzte dagoeneko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu