Libiako bozetara 649 alderdi politiko aurkeztuko dira

Ekainaren 19an Tripoliko parlamentu berria hautatzeko aukera izango dute 2,7 milioi herritarrek

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
«Demokraziaren egarriz daude libiarrak eta kongresu nazionalaren aukeraketa, Libiako estatu berriko lehenengo hauteskundeak arrakastatsuak izatea nahi dute», Axur Tahar Libiako Hauteskunde Batzorde Goreneko kidearen arabera. Joan den astelehenean itxi zuten behin betikoz, bi aldiz luzatu ostean, hautesle erroldan izena emateko zein hautagai gisa izena emateko epea. Ekainaren 19ko parlamenturako hauteskundeetara, hortaz, 649 alderdi politiko aurkeztuko dira, eta 2,7 milioi herritarrek izango dute boto eskubidea. Hautesle erroldan izena emandakoen kopurua «arrakasta bat» da Taharren arabera, «botoa emateko adinean dauden libiarren %85 baitaude bertan».

Alderdi politiko horiez gain, beste 2.563 hautagai independente ere aurkeztuko dira hauteskundeetara. Libiako Parlamentuak 280 eserleku izango ditu: horietako 80 alderdientzako gordeko dira, eta 200, berriz, hautagai independenteentzat. Legebiltzar berriak CNT Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionala ordezkatuko du. 2011ko martxoan sortu zuten CNT, Muammar Gaddafiren kontrako matxinada piztu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.