Libiako gerra okerrera egiten ari dela ondoriozta daiteke azken albisteei erreparatuta. Muammar Gaddafiren tropek mendebaldeko muga zeharkatu baitute lurrez, eta errebeldeekin ez ezik armadarekin ere borrokan aritu da Tunisian. Dehiba hiriaren gaineko kontrola eskuratzeko ahaleginean ari dira bi aldeak azken egunotan. Erregimenaren kontrolpean egon zen hiria hilaren 14ra arte, baina orain borroka gogorrak daude han. Tunisiako Gobernuak kezkatuta agertu da inguruan ekintza militarrak areagotu egin direlako.
UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak muga zeharkatzekotan diren errefuxiatuak su gurutzatuaren erdian gelditu direla jakinarazi du; borrokek exodoa eten dutela. Lampedusara, berriz, 267 immigrante iritsi ziren atzo, eta bidean beste 800 daudela jakinarazi dute.
Misratan, bien bitartean, bonbardaketek jarraitzen dute. Aireportuaren inguruan borrokak izan dira azken orduetan. NATOk ere bonbardaketak egin ditu han.Europako Batasuna, bestalde, kezkatuta agertu da erregimenak ez diolako luku bonbak erabiltzeari utzi.
Protestak herrialde arabiarretan
Libiako erregimenak muga zeharkatu duela salatu du Tunisiak
Dehiba hirian borroka gogorrak izan dira; errefuxiatu ugari su gurutzatuaren erdian daudela jakinarazi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu