Libiako Junis jenerala erreboltariek hil dute
BENGAZI. Abdel Fata Junis jenerala erreboltarien brigadak hil duela aitortu du Ali Al Tarhuni matxinoen buruzagiak. Junis Gaddafiren aldetik matxinoen aldera igaro zen, eta hasieran Libiako buruzagiaren indarrek hil zutela zabaldu zuten. Atzo, berriz, NATOren indarrek Gaddafiren telebistari eraso zioten, erregimenari herritarrengana zuzentzea galarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu