Libiako lehen ministro ohia estraditatuko dute
TUNISIA. Tunisiako Justiziak erabaki du Al Bagdadi al Mahmudi Libiako lehen ministro ohia estraditatzea. Tunisiak irailean atxilotu zuen Libiako lehen ministro ohia, herrialdean legearen kontra sartzeagatik. Libiako lehen ministro ohiak gose greba hasi zuen kartzelan, Tunisiako Gobernuak aska zezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu