Libian 2.000 hildako zikloi batengatik

2023ko irailaren 12a
00:00
Entzun
TRIPOLI. Libia ekialdeko GSU Elkartasun Nazionaleko Gobernuko lehen ministro Osama Hammadek atzo jakinarazi zuen gutxienez 2.000 lagun hil direla herrialdearen ipar-ekialdean,Daniel zikloiarengatik eta horrek eragindako uholdeen ondorioz.«Auzo batzuk erabat desagertu dira», deskribatu zuen Hammadek; batez ere Derna hiria jo du gogorren zikloiak, eta hango egoera «katastrofe bat» da.

Desagertuak milaka dira, eta hildakoen kopurua handitzea espero dute. Hori bai, GSUko lehen ministroaren datuarekin konparatuta, Libiako Ilargi Gorriak kopuru txikiago bat eman zuen; horren arabera, 150 bat dira hildakoak, lerro hauek idazterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.