Egiptoko armadaren erasoa

Libian airez eraso diete Estatu Islamikoaren hainbat posturi

Erasoan gutxienik bost zibil hil dituztela zabaldu da; hiru, haurrak. Bart gauean airez eraso die Egiptok EIk Libian dituen hainbat posturi; hogei koptoen hilketari emaniko erantzuna da.   

Koptoen bahiketa salatzeko Egipton eginiko protesta bat. AHMED MASRI / ALMASRY ALYOUM - EFE
2015eko otsailaren 16a
07:43
Entzun

Lepoa moztuta, jihadistek hogei kopto inguru hil dituzte asteburuan. Horri erantzuteko, Egiptok hainbat eraso egin ditu bart EIren Libiako postuen kontra. "Herriaren egonkortasuna eta segurtasunaren defentsan" eginiko erasoa dela argudiatu du Egiptoko Armadak.

Egiptoko Armadak airez egin du erasoa, eta zehaztu du koartelak, armak biltegiak eta entrenamendu tokiak erasotu dituela. Eman dituzten datuen arabera, ISISeko 40-50 miliziano hil dituzte. Baina erasoan gutxienik bost zibil hil dituztela salatu dute Bengasiko berri iturriek. Horietako hiru haurrak lirateke. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.