Protestak herrialde arabiarretan

Libian Gadafiren aldekoen eta kontrakoen arteko borrokak izan dira

Benghazin jaso dira gaur goizean lehen protestak. Orain dela hamabost urte Abu Slimgo espetxean hil ziren hamabost preso politikoen senideek hasi dituzte.

2011ko otsailaren 16a
09:43
Entzun
Al Jazeera telebistak jakinarazi duenez, gaur goizean protesta artean hasi dute eguna Libian, eta Muamar Gadafiren aldekoak eta kontrakoak borrokan ibili dira Benghazin, herrialdearen ekialdean. Protestak "ustelkeriak jotako agintarien aurka" egin dituzte goizean goiz Poliziaren etxearen aurrean. Poliziak negarra eragiteko gas botaz erantzun die.

Quryna egunkariaren arabera (Libiako egunkari pribatu bakarra) manifestariek molotov koktelak eta harriak jaurti dituzte. Idris al Mesmari idazleak Al Jazeerari adierazi dionez kalez jantzitako poliziak zeuden manifetarien kontra egin dutenen artean, eta oraindik baieztatu ez badute ere, Al Jazeerak dio adierazpen horiek egin ondoren Al Mesmari atxilotu egin dutela.

Libian biharko Haserrearen Eguna deitu dute Gadafiren kontrakoak, Tunisiako eta Egiptoko iraultzen eredua jarraituz. Protestekin hasi zirenak orain dela 15 urte Abu Slimgo espetxean hil ziren hamabost preso politikoen senideak dira. Horiei jende gehiago batu zaie ondoren. Abu Slimgo hilketen arduradunak auzipetzea eskatzen zuten hildakoen senideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.