munDUA

Libian lurreratzean istripua izan duen hegazkineko lagun denak hil dira, ume bat izan ezik

Tripoliko aireportuko pistan izan du ezbeharra. 103 pertsona zendu dira.

2010eko maiatzaren 12a
13:39
Entzun
Hegazkin batek istripua izan du gaur goizean Libian, 104 lagun zeramatzala, eta horietako bakarra atera da bizirik: Herbehereetako hamar urteko mutil bat. Hil diren 103 lagunetatik 92 bidaiariak ziren -61 Herbehereetakoak- eta 11 tripulazioko kideak.

Tripoli hiriburuko aireportuan izan du ezbeharra, pistan bertan, lurreratzera zihoala. Libiakoa zen hegazkina eta Hegoafrikatik irten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.