Liga Arabiarrak Sirian duen misioa handitzea erabaki zuen atzo iluntzean, eta aurrerantzean baliabide eta behatzaile gehiago izango direla jakinarazi zuen. Kairon bildu ziren herrialde arabiarretako ordezkariak, eta misioa amaitu arte behatzaileak mantentzea erabaki zuten.
Atzo Liga Arabiarrari aurkeztu zioten txostenean giza-eskubideen urraketak jaso dituzte behatzaileek, eta hilketak eta tiroak daudela egiaztatu ahal izan dute. Kalean hilotzak ikusi dituztela jakinarazi dute, eta Liga Arabiarrareki hitzartutakoa hautsiz, kaleann soldaduak ikusi dituztela.