Liga Arabiarreko idazkari Nabil Elarabik Sirian indarkeri ez erabiltzeko eskatu dio Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluari. "41. artikulua ezartzea eskatzera etorri naiz, hau da, presio guztia Siriako Gobernuaren kontra, orain, baina ez indarkeria", adierazi du Elarabik.
Elarabik gaineratu du Siriako Gobernuari borrokak eten ditzan presionatu duela, baina ez dutela ezer lortu: "Nahikoa da. Modu askotarako saiatu gara, eta ez da ezer gertatu. Orain NBEren eskuetan dago erabakia". Orain erabakiak Segurtasun Kontseiluak hartu behar dituela azpimarratu du.