Lisboako Ituna berrestea ez dela lehentasuna esan du Vaclav Klaus presidente txekiarrak. Herenegun Txekiako Senatuak akordioari baietz esan bazion ere, Klausek ezdu oniritzia emateko asmorik. Eta hark izenpentzea ezinbestekoa da Txekiak ituna berretsiko badu. «Ez dut sinatuko Konstituzioak behartzen ez nauen artean», esan zuen Senatuko bozketaren emaitzak jakitean. Eta ziurtatu zuen Irlandan erreferenduma egin artean ez duela urratsik emango.
Bestalde, senatari talde batekaitortu du Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarri zain dagoela. Izan ere, presidenteak ezin dio Senatuaren halako erabaki bati betoa jarri. Baina Konstituzioaren kontrakoa dela argudiatuz, haren aurkako helegitea aurkez lezake. Horretan saiatu zen iaz ODS Hiritarren Alderdi Demokratikoko -agintean dagoen alderdia- senatari talde bat. Lisboako Ituna Txekiako Konstituzioaren kontrakoa dela ustez frogatzen duten zazpi puntuko dokumentua aurkeztu zuten orduan. Auzitegi Konstituzionalak, ordea, atzera bota zuen helegite hura.
Ituna liskar iturri
Herenegun berretsi zuen Txekiako Senatuak Europako Batasunaren barneko funtzionamendua berrituko lukeen ituna. 54 senatarik egin zuten haren alde, eta 20k kontra. Sozialdemokratek, talde mixtoak eta agintean dagoen alderdiko hamabi senatarik esan zioten baietz itunari.
Agintean dagoen alderdian izugarrizko barne zatiketa eragin duLisboako Itunaren kontuak. Hainbesterainokoa, non ODSko senatari batek Gobernua jausiarazi zuen zentsura mozioaren alde egin zuen.
«Txekiakoa ikusita, Irlandan ere perspektiba ezin hobeak daude», esan du Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak. Txekiarekin batera, izan ere, Irlanda eta Polonia dira hitzarmena berretsi ez duten kide bakarrak. Polonian gobernuburuaren sinadura falta dute.
Lisboako Ituna berrestea ez dela lehentasuna esan du Txekiako presidenteak
Senatuak berretsi egin badu ere, Irlandan erreferenduma egin arte ez duela testua sinatuko dio Vaclav Klausek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu