Urteko zortzigarren greba eguna dute gaurkoa Grezian, eta manifestarien eta poliziaren artean liskar gogorrak daude momentuan. Polizia gogor ari da manifestarien aurka, besteak beste, negarra eragiteko gasa eta soinuaren lehergailuak erabili dituzte berauek uxatzeko. Manifestariak ez dira geldik egon ordea, izan ere, Finantzaministerioari su eman diotemolotov koktelak erabiliz. Bestalde, Costis Hatzidakis garraio ministroa eta Europako komisario ohi kontserbadorea jotzen hasi dira kalean manifestari batzuk. Polizia indarrean sartu da tartean jendea zabaltzeko.
Milaka pertsonak hartu dute parte manifestazioetan, izan ere, sindikatu gehienek egin dute bertan parte hartzeko deia. Gobernuak defizita saiesteko hartu dituen neurrien kontra egiteko irten dira kalera herritarrak. Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroaren eta bertako ekonomia gainbegiratzera etorri diren kanpoko instituzioen (Europako Komisioa, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Fondo Monetarioa) aurkako ohiuak egin dituzte gehienbat manifestariek.
mundua
Liskar handiak daude Grezian greba egunean
Urteko zortzigarren greba eguna da gaurkoa, eta polizia eta manifestariak gogor ari dira elkarren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu