INDIA

Liskar handiak Indian, bortxaketa egotzita buru erlijioso bat zigortu dutela eta

23 lagun hil dira, eta buruzagi erlijiosoaren 2.500 bat jarraitzaile atxilotu dituzte, Poliziaren esanetan.

Zenbait ibilgailu kiskalita Panchkulan, Indian. STR / EFE
2017ko abuztuaren 25a
07:50
Entzun

Gurmeet Ram Rahim Singh da zigortu duten buruzagi erlijiosoa, eta hura espetxeratu dutelako protestan ari dira Panchkulan, Chandigarhetik gertu, India iparraldean. Besteak beste, bi tren geltokiri su eman diete, eta hainbat autori kalteak eragin. 2.500 lagun inguru atxilotu dituzte. Panchkulako erietxeko iturrien arabera, 23 dira jada protestetan hildakoak.

2002an bere taldearen egoitzan bi emakume bortxatzea egotzita zigortu zuten ostiralean Gurmeet Ram Rahim Singh. 200.000 lagun inguruk hartu dute parte protestetan, eta milaka dira mobilizazioak desegiteko saioan parte hartzen ari diren soldadu eta poliziak. Hala ere, Poliziaren eskualdeko buruzagiak ziurtatu du kontrolpean dutela jada egoera.

Etxeratzeko aginduak ezarri dituzte Chandigarh hiriko eta Punjabeko estatuko hainbat eremutan. Protestak New Delhi hiriburura zabaldu dira; bi tren bagoiri su eman diete.

Gurmeet Ram Rahim Singhek 50 urte ditu, eta Dera Sacha Sauda sektako buruzagia da. Haren esanetan, 60 milioi jarraitzaile inguru ditu mundu osoan zehar. 23 urte zituela abiatu zuen "erakunde espirituala".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.