Liskarrak Marokon, laugarren egunez

2012ko martxoaren 11
00:00
Entzun
RABAT. Maroko iparraldeko Rif eskualdeko Beni Buaycah hirian laugarren egunez jarraitzen dute liskarrek. 500 manifestari inguru kalera atera ziren atzo aurreko egunetan atxilotutakoak askatzeko, euren eskariak betetzeko eta Rifen independentzia aldarrikatzeko. Poliziak gogor erantzun die lau egunetan, eta baita atzo ere, negar eragiteko gasak erabiliz. Lekukoen arabera, auto batzuk suak kiskalita daude, eta denda batzuk kaltetuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.