Txina

Liu Xiaobo Nobel sariduna espetxetik atera da, osasun arrazoiengatik

Txinako Gobernuak aske utzi du, gibeleko minbizia diagnostikatu ostean.

Nobel sariduna libre uzteko eskaera, Txinako manifestazio batean. YM YIK, EFE
2017ko ekainaren 26a
15:30
Entzun

Ez dela sendatuko esan diote medikuek Liu Xiaobori, eta, beraz, aske uztea erabaki du Txinako Gobernuak. 2010ean eman zioten Bakearen Nobel saria.

Disidentea delako sartu zuten giltzapen, 2008an, 08 Gutuna manifestuarekin "subertsioaren bultzatzaile" izatea egotzita. Demokratizaziorako urratsak egitea eskatzen zioten gutun hartan Txinago Gobernuari. Gainera, Xiaobok hainbat testu argitaratu zituen Alderdi Komunistarekiko kritiko.

Xiaobo ez zen saria jasotzera joan, preso zegoelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.