LLUIS PASCUAL ESTEVILL
Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak bereratzi urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion atzo Lluis Pascual Estevill instrukzio epaile ohiari. Bartzelonan eta Terrassan epaile gisa aritu zenean, 90. hamarkadan, eroskeria, prebarikazioa eta estortsioa egin zituela ondorioztatu dute epaileek. Enpresari eta bankariei dirutza handiak eskatzen zien epaile ohiak hauek kartzelan sartzea eragoztearen truke. Epaiketaniragan udazkenean egin zen sei enpresarirengandik 450.000 euro jaso zituela onartu zuen Estevillek. Auzitegiak 1,8 milioi euroko isuna jarri dio orain.Juan Pique Vidal abokatuari, berriz, zazpi urteko kartzela zigorra eta 900.000 euroko isuna jarri diote epaileek. Biak elkarlanean aritu ziren hainbat kasutan. «Epaileak eta abokatuak binomio bereiztezina osatu zuten; izan ere, elkarren beharra zuten euren akordio kriminala aurrera eraman ahal izateko», dio sententziak. Orotara 350 orrialde ditu epaiak eta atzo egin zen publiko bi ordu iraun zituen epaiaren irakurketak1996. eta 1997. urteetan ondasunak ezkutatu zituela dio, halaber, sententziak. Bere alaba enpresa baten bulego juridikoan kontratatua izatearen truke hainbat negozio gizon kartzelaratzea eragotzi zuen epaile ohiak.Lluis Pascual Estevillek sententzia onartzen duela eta barkamena eskatu zuen atzo epaia jakin ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu