Lockerbieko erasoaren erantzulea Tripolin dago, koma egoeran

2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Tripolin aurkitu dute 1996an Eskoziako Lockerbie hirian 270 hildako eragin zituen atentatuaren erantzulea, Abdel Basset al Megrahi. Koma egoeran dago, eta haren familiak salatu duenez, azken asteko borroken ondorioz, medikuek ezin izan dute behar bezala artatu.

2009. urtean askatu zuten Al Megrahi, prostatako minbizia zuelako. Hiru hilabeteren buruan hilko zelakoan askatu zuten, eta azken bi urte hauetan bizirik jarraitzen zuela ikusirik, askok ez zuten sinesten minbizia zuenik eta hilzorian zegoenik. AEB Ameriketako Estatu Batuek eta Erresuma Batuak Al Megrahi estraditatzeko eskatu dute, baina Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak uko egin dio eskaerari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.