Hungaria mendebaldean gaur zortzi aluminio planta bateko biltegi bat lehertu eta lokatz gorriaren isurketa eragin duen MAL enpresako zuzendari nagusia atxilotu egin dute -Zoltan Bakonyi-, Viktor Orban Hungariako Gobernuko lehen ministroak jakinarazi duenez. Lantokiko arduradunek "zigor gogorra eta justua" jasoko dutela hitz eman du Orbanek, eta enpresaren kontu izango direla kalte-ordainak.
Isurketa kudeatzeko batzorde berezia sortuko du gobernuak, eta enpresa hura estatuak zuzenduko du.
Lokatz gorria aluminioaren ekoizpenetik geratzen den hondar toxikoa da, eta beruna eta bestelako metal astunak edukitzen ditu. Isuriak dozenaka etxe, zubi eta ibilgailu eraman ditu aurretik eta, oraingoz, zortzi lagun zendu dira -gaur aurkitu dute azken gorpua-. Milaka lanpostu galdu direla-eta lehen ministroak adierazi du MAL enpresaren ekoizpena berriro martxan hasiko dela.
Ajka herrian dago biltegi hura.
Hungaria
Lokatz gorriaren isurketa eragin duen enpresako burua atxilotu dute
Lantokiko arduradunek "zigor gogorra eta justua" jasoko dutela adierazi du Hungariako lehen ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu