Londres ikertuko dute Afganistango eraso baten harira

Afganiar batek eskatu du argitzeko Erresuma Batuak loturarik ba ote duen AEBen «hilketa zerrendekin»

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko Defentsa Ministerioa etaSOCA Antolatutako Krimen Larrietarako Agentzia auzibidean jarri dituzte. Afganistango herritar batek jarri du salaketa; misil bidezko eraso batean familiako bost kide hil zizkion AEB Amerikako Estatu Batuetako armadak. AEBei«hilketa zerrendak» osatzeko Erresuma Batuak informaziorik eman ote zien ikertzeko eskatu dute afganiarraren abokatuek. Eta AEBei informaziorik eman badio, Defentsa Ministerioaren jarduera hori legezkoa den ikertzeko ere eskatu dio auzitegiari.

Rosa Curling abokatuaren esanetan, «hilketen zerrendak» osatzea eta haiei eustea ez dator bat Erresuma Batuak nazioarteko lege humanitarioen baitan dituen zereginekin. «Erasoak ugaritzen dira horrela, hori ez da legezkoa».

Salaketa jarri duen afganiarraren arabera, duela bi urte erasoa gertatu zenean, parlamenturako hautagai zen bere lehengusuaren kanpainan lanean ari ziren Takhar probintzian.AEBetako armadakmisilak jaurti zizkien eta hamar zibil hil ziren erasoan. ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarrek, berriz, «zehaztasun handiko» airezko erasoa izan zela esan zuen. ISAFen arabera, zortzi eta hamabi matxino artean hil zituzten, tartean, talibanen buruetako bat.

Hiru soldadu hil dituzte

NATOko bozeramaile batek jakinarazi duenez, Afganistango langile zibil batek AEBetako hiru soldadu hil ditu tiroz, herrialdearen hegoaldeko Helmand eskualdeko. Bertsio ofizialaren arabera, ustezko erasotzailea militarren basera sartu eta tiroz hil zituen soldaduak. NATOren ISAF misioko eta Afganistango armadako langilea zenez bertara sartzeko baimena zuen.

Helmand eskualdean, AEBetako soldaduen aurka 24 orduan gertatu den bigarren erasoa da. Herenegun ere, Afganistango poliziaz jantzitako batek hiru soldadu hil zituen, tiroz. NATOk adierazi du ez dakiela «Polizian infiltratutako matxinoak» diren edo egiazko poliziak izanda eraso dieten soldaduei.

Bestalde, Afganistango Defentsa ministerioak jakinarazi du bost soldadu hil eta beste hamasei zaurituzirela herenegun, matxinoekin izandako borroketan. Afganistango armadak bederatzi lagun atxilotu ditu, erasoarekin lotura dutelakoan. Kandahar probintzian, berriz, hamabilehergailu indargabetu dituzte soldaduek.

Hollanderen berrespena

Frantziako presidente François Hollandek berretsi du Afganistango misioa amaituta dagoela, eta iragarri zuen bezala urtea amaitzerako etxera itzuliko direla soldaduak. Abuztua bukatu aurretik 650 erretiratuko ditu.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.