IRAKEKO OKUPAZIOA

Londresek dirua emango die hiru irakiarren senideei

2004ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko Gobernuak kalte-ordainak emango dizkie euren atxiloketan, eta ustez tratu txar eta torturen ondorioz, hil ziren hiru irakiarren senitartekoei. Irakeko gerraren gudaldi nagusiak amaitutzat eman zirenetik, iazko maiatzaren 1etik, 23 kalte-ordain eskari helaraziak izan zaizkie agintaribritainiarrei eta, orain arte, aipatutako hirurek baino ez dituzte onartu. Kalte-ordainerako dirua jaso dutenen artean daude 26 urte zituen Baha Musaren senideak. Bi haurren aita hau iazko irailaren 14an atxilotu zuten soldadu britainiarrak eta zenbait egun geroago gorpu bueltatu zioten familiari, tortura zantzu eta guzti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.