Londresek EBko herritarrentzako plana aurkeztu du
LONDRES. Londresek lau pauso betetzeko eskatuko dizkie EB Europako Batasuneko herritarrei brexit-a gertatu ondoren Erresuma Batuan bizitzeko eskubideari eutsi nahi badiote. Atzo jakinarazi zuen plana Barne Ministerioak. Brexit-a gertatu ondoren hitzartuta dagoen trantsizio aldiaren amaiera erreferentziatzat hartuta (2021eko abenduaren 31), herritarrak bi mailatan bereiziko ditu: «ezarriak» (bost urte baino gehiago daramatenak han bizitzen) eta «aurre-ezarriak» (bost urte baino gutxiagokoak). Guztiek honako lau pauso hauek bete beharko dituzte onartuak izateko: nortasuna egiaztatu, Erresuma Batuan bizi direla frogatu, zigor aurrekari larririk ez dutela baieztatu, eta 73 euro ordaindu. Irlandako Errepublikako herritarrak ez dira behartuta egongo neurriak betetzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu