Erresuma Batuko musulmanen erlijio buruek agiria kaleratu dute Londresko atentatuak gaitzetsiz. Agirian diotenez, "pertsona bati bizia kentzeko ez dago inolako arrazoirik". Islamak "haserrea eta desesperazioa" debekatu egiten dituela azpimarratu dute, eta arrazismo eta islamaren aurkako jarrerei aurre egiteko deia egin dute.
Blairrek azpimarratu duenez, Londresko atentatuak ez ziren izan Erresuma Batuak Iraken izan zuen jarreraren erantzuna. Irakeko gerra hasi aurretik 26 lurraldek "eraso terroristak" jaso zituztela azpimarratu du.
Sarraskia Londresen
Londresko atentatuetan hildakoak 55 direla azaldu du Poliziak
Scotland Yardek baieztatu duenez, uztailaren 7an Londresen egin zituzten atentatuetan hildakoak 55 dira, gaur gauean erietxean zegoen lagun bat hil baita. Bien bitartean, Erresuma Batuko erlijio musulmanaren buruek atentatuak gaitzetsi dituzte. Erresuma Batuko lehen ministro Tony Blairrek esan du, "ekintza basati horiek" ez direla "lekuan lekuko arazoengatik egiten."
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu