Erasoa

Londresko erasotzailea kartzelatik atera berri zegoen

Ustezko islamista batek hiru pertsona labanaz zauritu zituen atzo, Poliziak bera hil aurretik.

Sudesh Amman urtarrilean atera zen espetxetik.
2020ko otsailaren 3a
10:08
Entzun

Hiru pertsona labanaz zauritu zituen atzo Sudesh Ammanek Londresen. Gaur jakinarazi dutenez, talde islamista batekin lotuta egotea egotzita kartzelan egon zen urte eta erdiz, eta urtarrilean bertan askatu zuten.

Streatham High Road kalean —Londresko hegoaldean— egin zuen erasoa 20 urteko ustezko islamistak. Labana batekin eraso zien oinezkoei, eta gezurrezko bonba-gerriko bat zuen soinean, Poliziaren arabera. Zaurituetako inor ez dago hiltzeko arriskuan.

Poliziak zaintzapean zuen Amman, eta berehala tirokatu eta hil zuten.

Boris Johnson lehen ministroak gaur esan duenez, «terrorismoarengatik zigortutakoak kudeatzeko sisteman funtsezko aldaketak» egingo dituzte.

Talde islamisten inguruko propaganda zabaltzeagatik hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten Ammani 2018an. Hasieran, eraso baterako planak egiten ari zelakoan atxilotu zuten.

Erresuma Batuko Poliziaren arabera, 3.000 ustezko islamista dituzte zaintzapean, baina horietako gutxi dituzte kontrolpean etengabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.