"Hauteskuunde prozesua inpugnatzea eta botoak berriro zenbatzeko epaitegietara jotzea erabaki dugu ezin ditugulako emaitzak onartu", jakinarazi du Lopez Obradorrek prentsaurreko batean.
Lopez Obradorrek IFE Hauteskundeetarako Institutu Federalaren lana kritikatu du igandeko hauteskundeetako botoan "24 ordutan soilik" zenbatzeagatik. Izan ere Lopez Obradorrek berak zenbaketa egiteko "behar zuen denbora guztia hartzeko" aholkatu zion IFEri.
Atzo, IFEko presidente Luis Carlos Ugaldek zuhurtasuna eskatu zuen atzo: "Aldea oso estua izango da, dudarik gabe".
Igandean egin zituzten bozak Mexikon, eta gau hartan ezkerreko hautagaiak zein eskuinekoak, biek, aldarrikatu zuten irabazle zirela. IFEk emaitza berdinketatik oso hurbilekoa izango zela iragarri zuen, eta gaur zenbaketa xehetua amaitu arte irabazle nor zen erabakitzea ezinezko izango zela agertu zuen.
Bi hautagai nagusien atzetik PRIko hautagai Roberto Madrazo kokatu da botoen %22,12rekin.
Mexikoko hauteskundeak
Lopez Obrador ezkerreko hautagaiak inpugnatu egingo ditu emaitzak
Hauteskundeen emaitzak inpugnatuko ditu Andres Manuel Lopez Obrador ezkerreko PRD alderdiko hautagaiak. Botoak banan banan zenbatu ditzatela eskatuko du. Azken zenbaketek abantaila txikia ematen diote PAN eskuindarreko Felipe Calderoni. Bart gauean Lopez Obradorrek milioi bat bototik gorako abantaila zuen. Baina zenbaketak aurrera egin ahala aldea murrizten joan da. Botoen %99 zenbatuta ia berdinduta zeuden bi hautagaiak; botoen %35,43 Lopez Obradorrentzat eta %35,75, berriz Calderonentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu