Gau guztian azken xehetasunak negoziatzen aritu ondoren, gaur goizean lortu dute Belgikako Gobernua eratzeko hitzarmena bost alderdik. Horrenbetez, bederatzi hilabetez luzatu den krisiari buelta eman diotela esan daiteke.
2007ko ekaineko hauteskundeetan Yves Latermeren Flandesko alderdi demokrata-kristaua izan zen bozkatuena, eta Laterme izango da bost alderdiek osatutako koalizio gobernuko presidente. Flandesko eta Waloniako alderdi liberal eta demokrata-kristauek eta Waloniako alderdi sozialistak parte hartuko dute koalizioan.
Latermek nabarmendu du "akordio ona eta orekatua" lortu dutela.
Mundua
Lortu dute gobernua eratzeko hitzarmena Belgikan, bederatzi hilabeteren buruan
Yves Laterme demokrata-kristau flandestarra izango da presidentea, eta Flandesko bi alderdik eta Waloniako hiruk osatuko dute. 2007ko ekainean egin ziren hauteskundeak, eta orain arte gobernua eratzeko ados ezin jarrita ibili dira alderdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu