Mexikoko iturri militarrek adierazi dutenez, 'Los Zetas' karteleko ustezko 27 ekintzaile hil ditu Mexikoko armadak. Kartel horri leporatzen diote abuztuaren 25ean paperik gabeko 72 etorkin erailtzea.
Militarren eta ustezko ekintzaileen arteko borrokak Mexikoko ipar mendebaldean gertatu dira, Nueva Leon eta Tamaulipas estatuen arteko mugan. Mexikoko Defentsarako idazkaritzaren arabera, airez inguruak ikuskatzen ari zirela, "etxe baten alboan hainbat lagun ikusi zituzten armatuta". Ihes egiten saitu zirenean "hasi zen tiroketa", bertsio ofizialaren arabera.
Tiroketan Mexikoko bi soldadu ere zauritu dira.
mundua
'Los Zetas' karteleko ustezko 27 lagun hil ditu Mexikoko armadak
Talde horri leporatzen diote aurreko astean 72 etorkin erailtzea, Tamaulipasen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu