Andrei Lugovoi KGBko errusiar agente ohiak gaur esan du "datuak" dituela Alexandr Litvinenko espioiaren hilketan Errusuma Batuko zerbitzu sekretuek (MI-6k, hain justu) zerikusia izan zutela esateko. Errusuma Batuko Justiziak Litvinenko Londresen hil izanaz akusatuta dago Lugovoi. Iazko azaroaren 23an hil zen hura, Londresen, pozoinduta. Hiru aste lehenago jarri zen gaixorik, Lugovoirekin bildu ondotik.
Akusatu zutenetik gaur eman du lehen prentsaurrekoa hark, Moskun, eta Litvinenkok espioi gisa MI-6rentzat lan egiten zuela azaldu du, Litvinenkok berak aitortu ziolako. "Auzi politiko iluna" dela esan du Lugovoik, eta berak esandakoak "argia" ekarriko duela.
"Ingelesek Putin errusiar presidenteari eta haren familiari buruzko informazioa biltzea proposatu zidaten, eta neu euren kide bihurtzea ere nahi izan zuten", adierazi du Lugovoik.
Erresuma Batuko Gobernuaren Kanpo Harremanetarako ordezkari batek esan du Litvinenkoren auzia "kriminala" dela "eta ez espioitzakoa". Errusiako Gobernuari Lugovoiren estradizioa eskatu dio.
Mundua
Lugovoik "datuak" ditu Litvinenkoren hilketan Erresuma Batuak zerikusia izan zuela esateko
Errusuma Batuko zerbitzu sekretuen kontra hitz egin du gaur KGBko agente ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu