Ukraina

Luhansken gerra legea ezarri du errusiazaleen buruzagiak

Ukrainako armadaren operazioari erantzuteko, 18 eta 45 urte arteko gizonezko guztiak mobilizatu ditu Valeri Bolotovek.

Bi errusiazale, maiatzaren erdialdean Luhansken, kontrol postu batean. ROMAN PILIPEY, EFE
Berria
2014ko maiatzaren 22a
08:02
Entzun

Luhanskeko Herri Errepublikako buruzagi Valeri Bolotovek gerra legea ezarri du Ukraina ekialdeko eskualdean, eta 18 eta 45 urte arteko gizonezko guztiak mobilizatu egin ditu, "Ukrainako armadak hasi dituen ekintza militarrengatik".

Luhansken eta Donetsken, Volnovaja eta Rubeznhoe herrien inguruetan errusiazaleekin izandako liskarretan, Ukrainako armadako bederatzi soldadu hil dira ostegun goizean, eta gutxienez beste hogei zauritu, Ukrainako Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez.

Maiatzaren 25ean, igandearekin, egingo dituzte Ukrainako presidentea aukeratzeko hauteskundeak. Baina Luhanskeko eta Donetskeko agintari errusiazaleek jakinarazi dute Donbass-eko eremu horietan eragotzi egingo dituztela bozak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.