BIELORRUSIA

Lukashenkok botoen %80 jaso ditu hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Oposizioko hainbat kide atxilotu dituzte protestetan parte hartzeagatik, eta horietako bi zauritu dira Poliziarekin izandako istiluetan. Oposizioko bi hautagaik hauteskundeak baliogabetzea eskatu dute.

2010eko abenduaren 20a
14:35
Entzun
Bielorrusiako presidente Alexander Lukashenkok presidentetzarako hauteskundeak irabazi ditu botoen %79,6 jasoz. Laugarren agintaldiari ateak ireki dizkio bozketak, baina oposizioko kideek iruzurra salatu dute. Andrei Sannikov oposizioko hautagai nagusiak botoen %2,56 jaso ditu Hauteskunde Batzordearen arabera.

Emaitzen berri eman ondoren, hainbat istilu sortu dira hiriburuan. Milaka manifestari Gobernuaren egoitzaren aurrean bildu ziren, leihoak hautsiz eta poliziei borrak kenduz, albiste agentziek zabaldu dutenez. Poliziak sakabanatu egin zituen manifestariak. Protesta horietan oposizioko bi hautagai zauritu direla ere jakinarazi dute, eta beste bost hautagai atxilotuak izan zirela.

Atxilotuak izan ziren oposizioko bi hautagaik hauteskundeak baliogabetzea eskatu dute, iruzur salaketa hori argudiatuz. Eskaera ofiziala egin dute Hauteskunde Batzordean, RIA Novosti albiste agentziak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.