Hauteskunde Batzordearen arabera, emaitza izugarriak eskuratu ditu Lukashenkok: hautesleen %92,6k eman duten botoa, eta haietatik %82,6k presidentearen alde. Oposizioaren emaitzak, berriz, hutsaren hurrengoak: Alexandr Milikievicch oposizioko alderdi nagusiko buruzagiak botoen %6, eta beste bi hautagaiek, Serguei Gaidukevichek eta Alexandr Kozulinek, %3,5 eta 3,3, hurrenez hurren.
Oposizioak gogor salatu ditu Hauteskunde Batzordeak onetsi dituen emaitzak. Milinkievichen arabera, botoen %45 lortu du Lukashenkok, eta bigarren itzuli bat egin beharko litzateke beraren eta egungo presidentearen aurrean. Gaur arratsaldean elkarretaratze handi bat antolatu du oposizioak Minsk hiriburuan.
Lukashenkoren Gobernuak hauteskundeetako emaitzen kontra protestatzera kalera ateratzen direnak "terroristatzat" hartzeko eta heriotzera zigortzeko mehatxua egin du. 1994tik dago agintean Lukashenko.
Mundua
Lukashenkok botoen %82,6 lortu dituela dio Bielorrusiako Hauteskunde Batzordeak; iruzurra salatu du oposizioak
Alexandr Lukashenko Bielorrusiako presidenteak bozetan berriro ere garaipen handia lortu duela dio Hauteskunde Batzordeak: erakunde horren arabera, botoen ehuneko ehun zenbatuta %82,6 Lukashenkorentzat izan dira. Oposizioak, berriz, iruzurra salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu